Egilea: Admin

  • 2025eko batzar orokor deialdia

    2025eko batzar orokor deialdia

    Ostots S.Coop.ek 2025eko maiatzaren 12ko Kontseilu Errektorearen onarpenarekin bat, 2025eko maiatzaren 24an, 10:30ean lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean, egingo den Ohiko Batzar Orokorrera dei egiten dizue bazkideei. Batzarra Araizko Udaletxeko Liburutegian egingo dugu. Gai zerrenda ondorengoa izango da: – Ongietorria eta irekiera. – 2024ko ekintzen memoria. – 2024ko ekitaldi ekonomikoko kontuak onartzea. – 2025 kudeaketa…

  • Odietan Ostots kooperatibaren esperientzia erakusten

    Odietan Ostots kooperatibaren esperientzia erakusten

    Otsailaren 14an, Ostots kooperatibako kideak Odietako Erripan izan ginen, bertako udaletxean, energia gaiekin arduratutako herritar talde batek antolatutako hitzaldi ziklo bateko bigarren saioan parte hartzeko. Aurrez, argindar faktura ulertzeko hitzaldi bat jaso zuten, eta bigarren saio hau, Erronkariko energia komunitatearekin batera, Nafarroako energia komunitateen esperientzia ezberdinak ezagutzeko antolatu zuten. Modu honetan, KEB Nafarroa bulegoen laguntzaz,…

  • Instalazioa goi herrietako bazkideentzako

    Instalazioa goi herrietako bazkideentzako

    Ostots kooperatibak martxan jarri nahi ditugun instalazioen artean dago Uztegiko frontoiaren teilatuan jarriko litzatekeena. Batez ere Uztegi, Gaintza eta Intza herrietako kontsumo puntuak hornituko lituzke eta handik 2 kilometroko erradioaren barruan dauden hornidura puntuak autokontsumitu ahalko dute bertatik. Ostots kooperatibako bazkide izateko 60 euroko derrigorrezko ekarpen bakarra egin beharko dute interesatuek. Instalazioan parte hartzeko kontsumitzaile…

  • Ostots kooperatibaren konpromisoa genero berdintasunarekin

    Ostots kooperatibaren konpromisoa genero berdintasunarekin

    Ostots energia berriztagarrien komunitatean, energia sortzeko eta kudeatzeko eredu berritzaile eta jasangarri baten bidez egin nahi dugu. Trantsizio energetikotik harago joan nahi dugu. Azken aldian beste hainbat sektoretan gauzatzen ari den moduan, zeregin erabakigarria izan nahi dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko, bai barne egituran, bai gizartean izan dezakegun eraginean ere. Lehenik eta behin,…

  • Lehen instalazio fotovoltaiko partekaturako deialdia

    Lehen instalazio fotovoltaiko partekaturako deialdia

    2023ko azaroaren 2an Araizko Udaletxean egin genuen aurkezpenean azaldu genuen bezala lehen instalazio fotovoltaiko partekatua martxan jartzeko datu bilketarekin hasi gara Ostots kooperatiban. Bertan parte hartzeko deialdia zabaldu dugu araiztar guztientzako. — Instalazioan zenbat jendek parte hartu nahi duen jakin nahi dugu eta beren kontsumoen arabera instalazioaren tamaina eta kokapen egokiena aukeratuko dugu. — Instalazioan…