Kontsumituko dugun energiaren ardura hartzera goaz 

Ostots Energia Berriztagarrien Komunitate (EBK) bat da

EBK bat komunitate batek osatzen duen entitate juridiko bat da eta bere helburu nagusia da
komunitatea berarentzako energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak sustatzea

Nolatan Ostots?

Europa mailan gertatzen den moduan, Euskal Herrian ere ematen ari den fenomenoa da Energia Berriztagarrien Komunitateen (EBK) sorrerarena.

Herritarrak energiaren inguruan erabakiak hartzeko antolatzen ari gara korporazio handiek goitik behera ezartzen dizkiguten ereduen aurrean. Gure inguruan Orexa eta Leitzakoak dira EBK kasu ezagunenak.

Nafar Gobernuak 2022an Mendialdean Goienerri enkargatu zizkion hitzaldi batzuetan du oinarria Araizko kasuak. Araizko Udalak zenbait herritarren interesa ikusirik EBK bat sortzeko prozesua martxan jartzea erabaki zuen 2022 urte amaieran. Prozesu horretatik Ostots jaio da, Araizko energia berriztagarrien komunitatea.

Zer egin nahi dugu?

Energia Bulegoa

Bailarako bizilagunei argindarraren fakturaren inguruko aholkularitza eman

Fotovoltaika partekatua

Autokontsumo partekatuko instalazioak sustatu

Biomasa

Bailaran dugun baliabide energetikoaren kudeaketa arduratsua egin

Mugikortasuna

Mugikortasun partekatuko proiektuak bultzatu


Instalazio fotovoltaiko partekatuak

Eraikin publikoen estalkiak probestu nahi ditugu, bertan instalazio fotovoltaiko partekatuak jarriz sortutako argindarra inguruko bizilagunek kontsumitu dezaten.

Indarrean dagoen legediak ahalbidetzen du teilatu gainean jarritako instalazio fotovoltaikoek 2 km arteko erradioan dauden puntuak hornitzea.

Maiz egindako galderak

Zer da zehazki Ostots?

Ostots S.Koop. irabazi asmorik gabeko kooperatiba herritar bat da. Sortzeko prozesua Araizko Udalak sustatu duen arren ez da udalaren menpeko. Kooperatiba honetako bazkide izateko eskubidea du Araitz Udalerriko edozein pertsona fisiko zein juridikok.

Zenbat kostako da kooperatibako bazkide izatea?

— Herritar arruntek bazkide izateko 60 euroko ekarpen bat eta bakarra egingo diote kooperatibari. Horrek eskubidea emango die Ostotsek antolatzen dituen instalazio edo ekimenetan izena eman eta parte hartzeko.

Bazkide batek ekimen/instalazio konkretu batean parte hartzea erabakitzen duenean, ekarpen ekonomiko berria egin beharko dio ekimen/instalazio konkretu horri, aurrera atera dadin. Bazkideak ez daude derrigortuak ekimen/instalazio guztietan parte hartzera, soilik interesatuak dauden haietan.

— Bazkide kolaboratzaile juridikoak, irabazi asmorik gabeko entitateak: 100 euroko ekarpena.

— Bazkide kolaboratzaile juridikoak, entitate publikoak: 600 euroko ekarpena.

Nor izan daiteke kooperatibako bazkide?

Pertsona fisiko eta juridikoak. Hau da, bertako herritarrak, enpresak eta entitateak. Hasiera batean Araizko udalerriko biztanle eta entitateei begira sortutako energia komunitatea da: «Kooperatibaren ohiko lan- eta garapen-eremua Araizko udalerrira da, baina jarduera-eremua Nafarroa osoa izango da».

Parte hartu dezaket erabakietan?

Noski, energia komunitatearen ateak zabalik daude parte hartu nahi duten herritar guztientzako. Ez da energian aditua izan behar parte hartzeko, gogoa eta ekimena nahikoa dira.

Gurera herritar gehiago gerturatzea nahi dugu, energiaren inguruan zerikusia duten gaietan eztabaida sustatu eta bailaran ditugun erronka energetikoei eta trantsizioari aurre egiteko.

Zer gertatzen da kooperatiba uztea erabakitzen badut?

Bazkideek edozein momentutan utz dezakete kooperatiba, eta baja gauzatzeko momentura arte egin dituzten ekarpen ekonomikoak bueltan jasotzeko eskubidea dute. Kooperatibak baloratuko du itzulketa horretarako funtsen erabilgarritasuna, eta une horretan ez badu, itzultzeko epea ezarriko du eta bazkideari jakinaraziko dio.

Zer egingo da kooperatibaren irabaziekin halakorik balego?

Irabazi asmorik gabekoa denez, kooperatibak ez du jardueren mozkinik banatuko bazkideen artean. Irabaziak kooperatibara itzuliko dira, bazkideek erabakitako ekimenetan berrinbertitzeko.

Kooperatibak galerak baditu, horiei erantzun behar diet?

Ez. Bazkideek ez diete pertsonalki erantzuten sozietatearen zorrei. Erantzukizun bakarra norberak kapital sozialari egindako ekarpena izango da.

Zer dira ekarpenak eta nola funtzionatzen dute?

Pertsonek kooperatibari ematen dioten diru-kopurua dira, eta bi motatakoak izan daitezke: nahitaezkoak eta borondatezkoak.

Nahitaezkoak dira kooperatibako bazkide izateko eta betebehar sozialei erantzuteko ematen direnak.

Borondatezko ekarpenen helburua da kooperatibaren proiektuak eta bestelako beharrak babestea, eta haien zenbatekoa aldatu egiten da bazkide bakoitzak egin nahi duenaren arabera.

Ekarpenak egiteak zer ahalbidetuko digu?

Ekarpenen bidez, kooperatibaren helburuak betetzeko proiektuak gauzatu ahal izango ditugu.

Bazkide izateko egindako diru ekarpena berreskura dezaket?

Bai. Kooperatiba uzten baduzu, baja-egunean zure ekarpenek duten balioa berreskuratuko duzu. Ekarpen horiek kooperatibak bazkidearekin duen zortzat hartzen dira.

Proiektu bati laguntzeko egindako ekarpena erreklama dezaket?

Bai, proiektu bati laguntzeko egindako diru-ekarpena nahi duzunean erreklama dezakezu.

Argindar hornitzailea aldatu behar dut Ostotsekin kontsumitzeko edo bazkide izateko?

Ez. Zure betiko argindar hornitzailearekin jarraitu dezakezu. Hark fakturatuko dizu. Ostots ez da merkaturatzaile bat. Gure egitekoa energia sortzea izango da. Ostotsek etorkizunean egingo dituen inbertsioen onurak zure argindar-fakturan ikusi ahal izango dituzu, baina orduan ere, zure merkaturatzaileak fakturatuko dizu.

Bazkidetzeko galdetegia














    Bete ondorengo datuak eta jarriko gara zurekin harremanetan bazkidetza gauzatzeko

    Albisteak

    Lehen instalazio fotovoltaiko partekaturako deialdia

    Lehen instalazio fotovoltaiko partekaturako deialdia

    2023ko azaroaren 2an Araizko Udaletxean egin genuen aurkezpenean azaldu genuen bezala lehen instalazio fotovoltaiko partekatua martxan jartzeko datu bilketarekin hasi gara Ostots kooperatiban. Bertan …

    Kontaktua

    Gurekin harremanetan jartzeko ondorengo moduak erabili ditzakezu:

    Email: info@ostots.eus

    Telefonoa: 7I7.708.828 (utzi mezua erantzungailuan)

    Telegram: 7I7.708.828