Ostots S.Coop.ek 2026ko maiatzaren 14ko Kontseilu Errektorearen onarpenarekin bat, 2026ko maiatzaren 29an, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarrenean, egingo den Ohiko Batzar Orokorrera dei egiten dizue bazkideei. Batzarra Araizko Udaletxeko Liburutegian egingo dugu.
Gai zerrenda ondorengoa izango da:
– Ongietorria eta irekiera.
– 2025ko ekintzen memoria.
– 2025eko ekitaldi ekonomikoko kontuak onartzea.
– 2026 kudeaketa plana onartzea.
– 2026ko aurrekontua onartzea.
– Ostots S.Coop. bere jabetzako instalazioetan autokontsumo kudeatzaile gisa izendatzeko proposamena.
– Ostots S.Coop Ehnergia komunitateen sarean bazkidetzeko proposamena.
– Galde-eskeak.
Dagokion lekuan jasoa gera dadin argitaratzen dugun webgune honetan eta Araizko Udaleko iragarki-taulan.
Ezin baduzu bertaratu, boza delegatzeko aukera izango duzu jarri gurekin harremanetan info@ostots.eus helbidean edo deitu 717708828 zenbakira eta azalduko dizugu nola.
