Aparteko batzar orokor deialdia

Ostots S.Coop.ek 2026ko irailaren 11ko Kontseilu Errektorearen onarpenarekin bat, 2026ko irailaren 25ean, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarrenean, egingo den Aparteko Batzar Orokorrera dei egiten dizue bazkideei. Batzarra Araizko Udaletxeko Liburutegian egingo dugu.

Gai zerrenda ondorengoa izango da:

– Ongietorria eta irekiera.

– Ostots S.Coop.en autokontsumo kolektiboetan bazkideen sarrerak eta irteerak kudeatzeko arauak eta prozedura onartzea.

– Proiektu fotovoltaikoa, monitorizazio ekintza, fiskalitate eta juridiko arloko laguntzen egoeren azalpena. Egindako ekarpenetan eta maileguetan zuzenketak onartzea.

– Galde-eskeak.

Dagokion lekuan jasoa gera dadin argitaratzen dugun webgune honetan eta Araizko Udaleko iragarki-taulan.

Ezin baduzu bertaratu, boza delegatzeko aukera izango duzu jarri gurekin harremanetan info@ostots.eus helbidean edo deitu 717708828 zenbakira eta azalduko dizugu nola.