Ostots energia berriztagarrien komunitatean, energia sortzeko eta kudeatzeko eredu berritzaile eta jasangarri baten bidez egin nahi dugu. Trantsizio energetikotik harago joan nahi dugu. Azken aldian beste hainbat sektoretan gauzatzen ari den moduan, zeregin erabakigarria izan nahi dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko, bai barne egituran, bai gizartean izan dezakegun eraginean ere.
Lehenik eta behin, bultzatu nahi dugu kide guztien parte-hartze aktiboa, generoa, jatorria eta adina edozein dela ere. Eredu inklusibo eta kolaboratiboa sustatzean, emakumeak energiaren sektorean bigarren mailan utzi dituzten estereotipo tradizionalak hautsi nahi ditugu. Emakumeei ordezkaritza handiagoa emanez kooperatibaren lidergo roletan, erabakiak hartzean eta proiektu teknikoak gauzatzean, horrek genero arrakala ixteko helburua du historikoki gizonak nagusi izan diren eremu batean.
Gure energia-komunitatea eratzeko egin dugun prozesuak eta gure eredu izan diren beste energia-komunitateek ere, iraunkortasuna eta genero berdintasuna elkarrekin nola joan daitezkeen erakutsi digute. Gure politika eta praktiketan genero ikuspegi hori txertatuta, klima aldaketaren aurkako borrokan laguntzeaz gain, gizarte eredu bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzea da asmoa.
Gure txikitik, genero berdintasunaren alde hartzen dugun konpromiso hau funtsezko zutabe iruditzen zaigu etorkizun jasangarri eta ekitatibo baten alde egiteko. Ikuspegi inklusibo eta eraldatzaileak erakutsi nahiko genuke energia ez dela soilik gai teknikoa, baita soziala eta giza eskubideei buruzkoa ere.