Azaroaren 2an Araizko Udalean egin genuen aurkezpenean azaldu genuen bezala lehen instalazio fotovoltaiko partekatua martxan jartzeko datu bilketarekin hasi gara Ostots kooperatiban.
Bertan parte hartzeko deialdia zabaldu dugu araiztar guztientzako.
— Instalazioan zenbat jendek parte hartu nahi duen jakin nahi dugu eta beren kontsumoen arabera instalazioaren tamaina eta kokapen egokiena aukeratuko dugu.
— Instalazioan parte hartu nahi dutenek, pribatutasun-politika dela eta, (1) ondorengo inprimakia bete eta sinatu beharko dute. Horretaz gainera (2) argindarraren faktura bat eta titularraren (3) nortasun agiriaren fotokopia bat ere entregatu beharko dituzte Araizko Udalean.
— Datu guztiak bildu ondoren ikerketa bat egingo da, kontsumo puntu bakoitzari instalazio fotovoltaikoan zenbateko potentzia dagokion ebazteko.
— Instalazioa egin aurretik, aurrera urratsa eman nahi dutenek Ostots S.Coop.en bazkidetu beharko dute 60 euroko derrigorrezko ekarpen bat eginda.
— Instalazioa, parte hartu nahi duten bazkideen artean ordainduko da. Kontsumitzaileek parte-hartze portzentaiaren araberako ekarpena egin beharko dute.
Edozein zalantza argitzeko idatzi info@ostots.eus helbidera edo deitu 7I7.708.828 telefono zenbakira (momentuan erantzuten ez badizugu, utzi harremanetarako zenbakia eta deituko dizugu).
Ikerketa eskariak jasotzeko epea otsailaren 6an amaituko da. [Otsailaren 16ra arte atzeratu dugu epea]
Autokontsumoko instalazioa partekatuaren abantailak hauek dira:
- Ez da norberaren etxeko teilatuan ezer instalatu behar.
- Instalazioaren gastuak kontsumitzaile askoren artean partekatuz aurrezpena lortzen du norbanakoak.
- Eguneko argi orduetan zehar kontsumo gutxi duten kontsumitzaile askorentzako instalazio fotovoltaiko partikularra ez da bideragarria izaten ekonomikoki, aldiz taldean egindako instalazioa bai.
- Instalazioa kontsumitzaileen beharretara egokitzen da eta gaindimentsionatutako instalazio partikularrak ekiditen dira horrela.